EAJko Biltzarkide Taldeak jabeldura bat aurkeztu du Arabako Biltzar Nagusian Garoñaren etorkizuna dela eta. Ingurumen eta Hirigintza Diputatuari zuzenduta dagoen jabeldura honetan, EAJ kezkatuta agertu da Industria, Energia eta Turismo Ministroaren erabakiarekin. Izan eren, Alderdi Popularreko ministroak jakinarazi du Garoñaren zentralaren bizitza 2019ra luzatzeko asmoa duela, 2013rako aurreikusitako itxiera baztertuz. Egoera honen aurrean, EAJren Biltzakide Taldeak zer nolako jarduketa politikoak egongo diren ezagutzea eskatu du.
Ramiro Gonzalez, EAJko Biltzarkide Taldeko bozeramaileak Garoñarekiko Arabako gehiengoaren oposizioa gogorarazi zion Ingurumen eta Hirigintza Diputatuari, zer nolako neurriak hartuko dituzten argitzea eskatuz lurralde horren borondatea errespetatzeko.