Gaur goizaldean Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Okondon genero indarkeria leporatuta. Goizaldeko ordu biak inguruan, polizia etxebizitza batera hurbildu zen ustesko liskar bat zela eta. Bertan, emakume batek bere senarrarekin izandako eztabaidaren berri eman zien. Izan ere, emakume honek esan zienez, beldur zion bere senarrari, nahiz eta eraso fisikorik ez izan. Ertzaintzak kasu honi lotutako atxiloketa egin du.
Atxiloketa honekin, azken bi egun hauetan, EAEan genero indarkeriarekin lotuta 5 atxiloketa egon dira Bilbon, Donostian, Pasaian, Irunen eta Okondon. Hauen artean badira bi kasu non urruntasun agindua hautsi egin den.
Genero indarkeriaren biktimentzat 24 orduko telefono bidezko arreta zerbitzua: 900 840 111