Arabako Aldundiak Lamuza parkea bisitatu du

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2011ko abe. 23a, 17:07

Entitate lokalen diputatuak, Javier Ruiz de Arbulo, Lamuza parkea bisitatu zuen herenegun Natxo Urkixo, Laudioko alkatea, eta Fontso Larrazabal, kultura zinegotzia lagun zituela. Ikustaldi honetan, Gobernu taldeak parkearen eraikinen hondatzea azaltzeko aukera izan zuen eta baita Aldaikoerrekaren egoera ezagutarazteko ere.

Entitate lokalen diputatuak, Javier Ruiz de Arbulo, Lamuza parkea bisitatu zuen herenegun Natxo Urkixo, Laudioko alkatea, eta Fontso Larrazabal, kultura zinegotzia lagun zituela. Ikustaldi honetan, Gobernu taldeak parkearen eraikinen hondatzea azaltzeko aukera izan zuen eta baita Aldaikoerrekaren egoera ezagutarazteko ere.

Parkearen birmoldaketa aurreko gobernuaren helburua ere izan zen eta orain dela gutxi Aldundiak jakinarazi zuen konprometitutako 3 milloi euroko diru-laguntza bertan behera gelditu dela oraingo egoera ekonomikoa dela eta. Hala ere, Natxo Urkixoren hitzetan, Aldundiak berak interesa adierazi zuen parke honen egoera eta balioa ezagutzeko. Haatik, bi entitate hauen arteko akordiorik momentuz ez da lortu. Laudioko alkateak, berriz, etorkizunean parkearen birmoldaketa bultzatzea espero duela adierazi du.

Proiektu honen lehenengo fasea errekaren berreskurapena izango litzateke. Izan ere, Ugartetik errekara heltzen diren ur fekalak ezabatu behar dira. Horretarako, Laudioko udalak Aldundiaren Plan Foralari diru-laguntza eskatu dio. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide