Data esanguratsu hauetan, beste hainbat herritan egiten den bezala, Okondoko udalak ere gabonetarako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Abenduaren 17tik urtarrilaren 15a arte Okondoko herritarrek egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute. Ekintza hauen artean, abenduaren 24a azpimarratzekoa izango da Olentzeroren etorrera dela eta. Izan ere, goizean marrazki lehiaketa antolatu da Okondoko Kultur Etxean eta, arratsaldean, dantza eta antzerkia izango dugu Okondo Dantza Taldearen eskutik Olentzeroren etorrera baino lehen. 18.00etan Olentzerok bere agerpena egingo du Okondoko hainbat lekutan.
Urteari amaiera emateko, abenduaren 30ean magia eta pailazoen emanaldia izango dugu Kultur Etxean, eta 2012ari ongi etorria emateko egitaru honek eskeintzen dituen ekintza ezberdinen artean urtarrilaren 3an Gasteizko izotz pistara eta artisautza azokara bisitatzeko irteera antolatu da. Errege Magoei dagokienez, urtarrilaren 4an erregeen postariak umeen gutunak jasoko ditu eta hurrengo egunean, arratsaldeko 18.00etan Errege Magoen kabalgata helduko da Okondora.