Euskara bultzatzeko hitzordua izango dugu Laudion abenduaren 15ean Mintzodromoari esker. Euskal Herriko hainbat herritan egin eta gero, aste honetan Laudiok bere txanda izango du ekintza hau praktikan jartzeko. Mintzodromoaren helburua solaskide desberdinekin hainbat gairi buruz euskaraz hitz egitea da. Beraz, euskaldunei zuzendua dago baina baita euskara ikasten ari direnei ere.
Dinamikari dagokionez, honako hiru gai hauek planteatuko dira:
- Gabonak nola bizi
- Teknologia berriak
- Euskaraz bizitzeko aukerak
Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz. Parte hartzea erabat irekia izango da baina aldez aurretik izena ematea eskertzen da Laudioko Euskara Arloak azpiegitura ondo prestatu ahal izateko (Tf: 944 034 890 / euskara@laudiokoudala.net edo euskaltegietan).
Animatzen bazara… Mintzodromoaren hitzordua agendan apuntatu! Abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Pleno aretoan.
Bestalde, ekintza hau bukatzen denean, 20.00ak aldera, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egingo da. Euskararen normalizazioaren bidean konpromisoa hartzen duten hainbat enpresa, elkarte, merkatari, ostalari eta zerbitzu sarituz Laudion 16 ziurtagiri banatu dira jada. Aurten Grafik Sarea, Enean ileapaindegia, Osaketa, Iza Okindegia, Algitech eta Autocares Sobron izango dira sarituak.
Informazio gehiagorako: www.blogari.net/laudioibarra