LAB sindikatuak Amurrioko Megatech enpresan adostutako akordioaren ustezko manipulazioa salatu nahi izan du. Komunikatu batean adierazi dutenez, azaroan langile eta enpresa-batzordeak lortutako aurreakordioaren eduki baten esanahia aldatu du UGT sindikatuak. Aurreakordio horrek antzinatasun-saria aurreikusten zuen zeinaren arabera lanean emandako laurteko bakoitzagatik, hilero 15 euro kobratuko zuten langileek. LABek komunikabideetara bidalitako oharrean, UGT sindikatuak antzinatasun-saria hitzarmenaren sinaduratik aurrera indarrean jartzea proposatzen duela salatu du (eta ez langilearen lehen lan-egunetik).
Amurrioko Megatech Industries S.L. enpresak, plastikoen injekzio lanetan aritzen dena, hitzarmen kolektiboaren negoziaketa prozesua izan du azken aste hauetan. Langileen gehiengoak hainbat geldialdi egin ostean, azaroaren 23an egindako mobilizazioak bertan behera geratu ziren langile eta enpresa-batzordeak lortutako aurreakordioari esker.