Kale batzuen egoera eta zarataren inguruko kritikak erdialdeko Auzo Asanbladan

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2011ko aza. 30a, 07:48

Pasa den astelehenean Laudioko erdialdeko auzokideek Auzo Asanbladako hitzordua izan zuten. Lamuzako etxe nagusiaren kokapen berrian 65 pertsona inguru alderdien ordezkari eta udal teknikariekin bildu ziren, erdialdeko gaiak lantzeko asmoz. Aurreko asanbladetan bezala, Gobernu Taldeak hasiera eman zion bilera honi honako puntu hauekin: gaiorden proposamenaren onarpena, hurrengo auzo asanbladen mekanismoari buruzko iritzien eskaera eta Udalaren egungo egoeraren inguruko informazioa.

Pasa den astelehenean Laudioko erdialdeko auzokideek Auzo Asanbladako hitzordua izan zuten. Lamuzako etxe nagusiaren kokapen berrian 65 pertsona inguru alderdien ordezkari eta udal teknikariekin bildu ziren, erdialdeko gaiak lantzeko asmoz. Aurreko asanbladetan bezala, Gobernu Taldeak hasiera eman zion bilera honi honako puntu hauekin: gaiorden proposamenaren onarpena, hurrengo auzo asanbladen mekanismoari buruzko iritzien eskaera eta Udalaren egungo egoeraren inguruko informazioa.

Ondoren, auzokideen eskaerak, iradokizun eta iritziak plazaratzeko txanda hasi zen. Honetan ere, hirigintza arloaren hainbat jarduketa ezberdinak eskatu ziren erdialdeko zonalde guztietan.  Auzokideen kezken artean, zaratak sortzen dituen eragozpenak izan zen bileraren gai nagusienetariko bat. Batez ere, Aldai plazan eta Zumalakarregi kalean jai eta asteburuen aisialdiak gauetan sortzen duten zarata soportaezina egiten zaiela adierazi zuten, Gobernu Taldeari neurriak hartzera eskatuz. Aldai plazako kasuan jaietarako jartzen diren umeentzako jokuen musikaren bolumena altuegia dela aipatu zen. Zumalakarregi kalean, berriz, asteburuetan, tabernetako jendea kalera ateratzen dela (erretzearen debekua dela eta) zarata, zikinkeria eta hainbat hondatze sortuz (batez ere Arrañoko igogailuaren zonaldean), kritikatu zen. Honen inguruan, Gobernu Taldeak hau konpontzeko ahaleginak egingo dituela esan zuen zaila dela atsedenerako eskubidea eta aisialdirako eskubidea bat egiten gogoratuz.

Bestalde, kale batzuen egoerari buruzko kezkaz planteatu ziren: Javier Zaballaren plazaren uzkeria, Zubiko Kurajo kaleak dituen saneamendu arazo larriak, Solozelai plazan, Izoria kalean eta Ikastolako igoeran kotxeek sortzen dituzten arazoak, umeentzako ziurtasun falta eraginiz eta Butron plazako eskaileren garbiketa falta, besteak beste. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide