Gasteiz kaleko egoera gai aipatuenen artean Aretako Auzo Asanbladan

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2011ko aza. 23a, 08:25

 Aretako auzo asanbladarekin hasiera eman zitzaien 2011ko Auzo Asanbladei. 50 pertsona inguruk osatutako bilera ireki honetan hainbat eskaera eta kezka adierazi zuten asanbladara hurbildu ziren auzokideek. Alderdi ezberdinen ordezkari eta udal teknikarien aurrean Aretako auzokideek zonaldeka aurkeztu zituzten egunerokotasunean identifikatutako arazoak eta iradokizunak. Hauen artean, Gasteiz kaleko egoera salatu zuten hainbat auzokidek, obra honen ondorio larriak azpimarratuz eta Udalaren laguntza eskatuz.

 Aretako auzo asanbladarekin hasiera eman zitzaien 2011ko Auzo Asanbladei. 50 pertsona inguru osatutako bilera ireki honetan hainbat eskaera eta kezka adierazi zuten asanbladara hurbildu ziren auzokideek. Alderdi ezberdinen ordezkari eta udal teknikarien aurrean Aretako auzokideek zonaldeka aurkeztu zituzten egunerokotasunean identifikatutako arazoak eta iradokizunak. Hauen artean, Gasteiz kaleko egoera salatu zuten hainbat auzokidek, obra honen ondorio larriak azpimarratuz eta Udalaren laguntza eskatuz.

Maiatzan hasitako obrak kalte ugari sortu dizkie auzokideei: argiztapen urria, ur zerbitzuaren etenak eta hautsa eta zikintasuna, besteak beste. Honen harira, Natxo Urkixo alkateak “pazientzia baina kexak adieraztea” eskatu zuen, Udala Arabako Foru Aldundiari (obra honen arduraduna dena) kexa eta iradokizunak igortzen jarraituko dela azpimarratuz.

Bestalde, auzokideek hirigintza arloaren jarduketa eskatu zuten auzoko arazoak konpondu ahal izateko: hainbat eskailera eta eskudelarien egoera, erabilerraztasunaren arazoak, argiztapen falta, e.a. Beste gai batzuk ere planteatu ziren: haur eskolaren beharra berriro eskatu zen eta hainbat kritika plazaratu ziren Atxarte zonaldean okupa batzuek sortzen omen dituzten arazoengatik, besteak beste.

Urte honetako Auzo Asanbladetan Gobernu Taldeak azpimarratu nahi zuen Auzo Asanbladetan markatutako lehentasunek islada izan behar dutela Udalaren aurrekontuetan. 

Metodologia aldetik, berri nagusienetakoak, auzokideen eskaerak zonaldeka kudeatzea eta eskaera guztien zerrenda zuzenean proiektatzea izan dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide