Al Wafaa elkarteak azaroaren 6an Sakrifizio jaia ospatuko du Laudion, Gardeako frontoian. Sakrifizio jai honek Abraham profetak egindakoa omentzen du: Abrahamek bere semea hiltzea agintzen zion mezua jaso zuen Jainkoarengandik. Honek agindua onartu zuen, baina Jainkoak barkatu eta arkume bat sakrifikatzera gonbidatu zuen. Ospakizun hau garratzi handikoa da komunitate musulmanarentzat.
Al Wafaa, Aiaraldeko komunitate musulmana biltzen duen elkartea da. Haien asmoen artean Amurrio eta Laudion meskitak eraikitzearena dago.
Azaroaren 6ko jaiak bai helduentzako bai umeentzako hainbat ekintza eskainiko ditu goiz osoan zehar.