Laudioko udalak urtero antolatzen dituen Auzo Asanbladen deialdia bertan behera gelditu da. Azken urte hauetan azaroa izan da topaketa hauen data baina aurten Udal Gobernuak Hauteskunde Orokorrak direla eta, atzeratzea erabaki du. Testuinguru politikoak eragina izan dezakeela eta arazoak juridikoak ere sor ditzakeela dira atzeratzearen arrazoiak.
Data berriei dagokienez, Koldo Zabalak, Obra, Zerbitzu eta Mantentze-Lanen zinegotzia, Hauteskunde Orokorrak bukatu bezain laster Auzo Asanbladak berriro martxan jarriko direla jakinarazi digu. Hauek dira zehatzean auzoz-auzo asanbladak egingo diren datak:
ARETA->azaroak 21, astelehena 19.00etan
UGARTE->azaroak 22, asteartea 19.00etan
LATIORRO-> azaroak 24, osteguna 19.00etan
Erdigunea->azaroak 28, astelehena 19.00etan
LARRAZABAL->azaroak 29, asteartea 19.00etan
GARDEA-> abenduak 1 osteguna 19.00etan .
Baserritarrak-> abenduak 12, astelehena 19.00etan
ARRAÑO-> abenduak 13, asteartea, 19.00etan
Aldaketa edo dinamika berrien inguruan galdetuta, Zabalak orain arte egindako lana aztertzen ari direla eta Auzo Asanbladez gain Laudio mailan Asanblada orokorra antolatzeko asmoa dutela aurreratu digu.