Egoitz Uriarte musikari laudioarrak “La vida es ahora” izeneko lana argitaratu du. Diskoko hamar abestietan entzuten diren letra eta melodia guztiak Egoitzek berak sortuak dira, eta horretaz gain musika tresna guztiak berak grabatu ditu. Lan autoproduzitu honetan artistaren alderdi pertsonalena agertzen da.
Bere lana promozionatzeko bide berriak ireki behar horretan, formatu fisikorik gabe ari da “La vida es ahora” diskoa zabaltzen. Sello Postalek editatua postal baten forma duen disko honek aukera ematen digu abesti guztiak deskargatzeko gure ordenagailuetan.
Artista laudiorra gaur egun Bartzelonan bizi da, eta bere bakarkako ibilbideaz gain Green Valley eta Facunda taldeetako partaide ere bada.