IRITZIA

Izorranteak

Erabiltzailearen aurpegia Onintza Enbeita 2025eko irailaren 4a

Iragan larunbat gauean Laudioko Txosnagunean gertatutakoaren irudi bat. / Laudioko Mugimendu Feminista

Duela ez hainbeste urte, irain olde gogorra jasan berritan, Laudiora joan nintzen bertsotara. Abuztuko arratsalde eguzkitsuan, urrutitik etortzen ikusi nuen neska talde bat. Nirekiko elkartasuna erakusten zuen pankarta zekarten, eta hunkitu egin nintzen. Ez ahazteko moduko keinua izan zen niretzat. Orain neska gazte haiek edo haien ingurukoak iraindu dituzte Laudioko jaietan gertatutako eraso matxista bat salatzearren. Diskurtso faxistak gazteen artean arrakasta duela entzuten dugu, eta ez da kasualitatea. Faxistatzat ez dauzkagun gizonek ere esaten dute neska bati ipurdia ukitzen badiozu kartzelara zoazela, edozein neskak tratu txarrengatik salatzen bazaitu bizitza izorra diezazukeela nahiz eta gezurra izan..., eta azkenean erasoak salatzea ere ukatu egingo digute.

Ez naiz pankarta hartu eta Laudiora joango behin haiek etorri zitzaizkidan moduan; baina agertokira igo ziren neska haietako bakoitzarekin nago. Zaila da zapalkuntzei gorputza jartzea, eta irainka hasten zaizkizunean, lerro artean irakurtzen duzu ez zaiela inporta jaietan, etxerako bidean, gertatu zaizuna. Jaietan daude. Feminismoak jaiak izorratzen dizkie. Bada, ez zaigu besterik gelditzen zenbaiten jaiak izorratzen jarraitzea baino: gure jaiak lasai egiteko aukera bakarra da. Eskerrik asko, neskak!

Artikulu hau Berria egunkarian argitaratu da eta Creative Commons lizentziapean (CC-BY-SA) ekarri dugu hona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide