Blas de Oteroren omenezko erakusketa ikusgai Orozko Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2018ko mai. 8a, 09:03

Erakusketan parte hartu duten hainbat artista batu ziren larunbateko inaugurazioan./ Orozkoko Udala

Maiatzaren 5ean Orozkoko Museoak inauguratuko zuen Blas de Oteroren omenezko erakusketa. "Begirada Geratzen Zait" izenburupean, Katalunia eta Euskal Herriko 23 artistek Oteroren olerkietan oinarrituta ekoitzi dituzten margolanak egongo dira ikusgai hilaren 31ra arte. Soiartze Alday orozkoarraren proposamena ere bertan egongo da.

Proiektua Vallgrassan jaio zen, Centre Experimental de les Artsen, eta horretan parte hartu dute Begues herriak, Orozkok, Bizkaia eta Bartzelonako Aldundiek. Horrez gain, Blas de Otero Fundazioak ere lagundu du erakusketan. Inaugurazio ekitaldira bertaratuko dira artistak eta ekimenean parte hartzen duten erakundeetako ordezkariak ere.
 
Orozkon inauguratu da lehenengoz erakusketa eta ondoren Bilbora mugituko dute. Ondare Aretoan ikusgai egongo da ekainaren 2tik 30era eta Alde Zaharreko John Jauregian uztailaren 9tik 31ra. Irailaren 14an Beguesen inauguratuko dute eta ondoren Bartzelonan ere ikusteko aukera egongo da.

Adopziozko semea

Orozkok 'Adopziozko seme' izendatu zuen Blas de Otero 2017an. Bilbon jaio bazen ere, bere ama eta amona Orozkokoak ziren eta denboraldi luzeak eman zituen Bizkaiko herrian. Horren ondorioz, bere poesia askotan Orozko herria agertzen da.

Josu San Pedro Orozkoko alkateak aipatu duenez, ekimen honen helburua ere bada “Orozkok Blas de Oterorekin zuen amaigabeko zorra kitatzea, izan ere, kulturaren orbitan sartu gintuen literaturaren bitartez”. Gainera, azpimarratu du “herrien arteko anaitzea” ere badela proiektuaren xedeetako bat: “Elkarlan hitzarmenak ezartzeko lehenengo pausoa da hau. Gustatuko litzaiguke Begues eta Bartzelonarekin adiskidantzazko lotura sendotzea, haien proiektuetatik ikasi eta kultura arteko trukeak lantzea, adibidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide