Orozkoko 2021. urteko udal zergak eta tasak jaistea onartu zuen aho batez irailaren 15eko ohiko osoko bilkurak. Helburua osasun-krisiaren ondorio ekonomiko negatiboak arintzen jarraitzea da.
Ondorioz, 2021eko zerga-ekitaldian %0,4 murrizketa gauzatuko da. Besteak beste, honako tasa hauek jaitsiko dituzte: zerbitzu publikoekin eta administrazio-jarduerekin lotutakoak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, baita titulartasun publikoko parke eta bideenak ere, eta Donibane Aretoa eta beste lokal batzuen alokairua.
Bestalde, udalerriko kiroldegiko instalazioen erabilerari eta abonuei dagokienez, kategoria bereziko familia ugarietako eta guraso bakarreko familietako titularrei sarreraren %25eko hobaria ematea erabaki zen bilkuran. Deskontu horiek ere datorren urtean sartuko dira indarrean.