Helburua da genero-indarkeriaren inguruko errealitatea sentsibilizatzea eta ezagutaraztea. Jarduera hau Shiftingwalls izeneko ekimenaren parte da, iraganean egon diren eta egun dauden harresiei buruzkoa. Parte hartzeko, testu labur bat idatzi eta argazkiak atera beharko dituzte herritarrek.
Testuaren formatua librea da —aipua, elkarrizketa, poema, abestia, ipuina, esperientzia, deskribapen, etab. —, gehienez 300 hitzeko luzera izan behar du eta originala izan, hau da, kanpoko iturrietatik kopiatu gabe. Argazkiak ere –gutxienez 1 eta gehienez 5– originalak izan behar dira, eta testuaren ideia ahalik eta modu artistikoenean ilustratu behar dute.
Bidalitako istorio bakoitza izen edo izenorde batekin argitara daiteke, eta beste hizkuntza batzuetara itzuliko dira Europar Proiektuaren Instagram kontuan argitaratzeko.
Europako proiektu batean parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek. Proposamen onenak, gainera, sari ekonomikoa lortzeaz gain, ibiltaria izango den erakusketan egongo dira ikusgai.
Informazio gehiago jasotzeko edo proposamenak bidaltzeko, betiere abenduaren 11 baino lehen, ondorengo helbide elektronikora idazteko aukera dago: shiftingwalls.eu.spain@gmail.com.