Kultur sorkuntza Aiaraldean

Astegun buruzurietako ajeak (V): Paradisuko Mailadia

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Iturregi 2021ko urt. 7a, 06:30

Lanetik bueltan, etxeko atarian sartu denean, Mirenek zalantza egin du igogailua erabili ala ez, zeren, pandemiaren erruz, ez baita batere fidatzen espazio komunen garbitasunarekin. Edonon topatzen du kutsatzeko arriskua. Azkenean, eskaileran gora hasi da, sorbaldatik zintzilik daraman poltsa zabaletik tira eginez. “Ikasi beharko nuke aldean hainbeste gauza ez eramaten”, dio berekiko. Baina, etxetik ateratzean, dena iruditzen zaio ezinbestekoa: dela tableta, dela mugikorra, dela metroan tarteka irakurri ohi duen Lucia Berlinen liburu interesgarria… “Animo, neska, hiru pisu ez dira ezer!”.

Aurreneko solairura iritsitakoan, zur eta lur geratu da, lehenengo B-ko plaka argiduna irakurrita. “Madina abokatuak. Zerbitzu juridiko espezializatua”. Egia esan, eraikinean bizi den hiru urte eskasetan, inoiz ez da eskaileratik igo, baina, zaratagatik edo, ate horren atzean txakur-klinika bat zegoelakoan zebilen bera. Bigarrenera helduta, ordea, harritu baino gehiago haserretu egin da. Ez dituzte ba lanpara fluoreszenteak jarri, LED motatakoak jarri beharrean! Hurrengo bileran entzungo diote. Bai, horixe!

Finean, bere etxebizitzara ailegatu da, baina giltza sartu orduko, kontxo!, zerbait oker dabilela konturatu da. Berehala, norbaitek barrutik zabaldu eta irribarre atsegina egin dio. “Zer nahi duzu, andrea?” Neska asiar gazte bat da, kimonoren paparrean “Lovely nails. Manikuraren paradisua” idatzia daramana. Eta Miren, lehen aldiz bizitzan, bere kontraesanak gainditzeko prest sentitu da.

Eskualdeko zenbait idazlek abiatutako ipuin-segidaren 5. atala da hau. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide