Proiektua Londresen jaio zen 2003. urtean eta Ingalaterran bizirik iraun zuen 2012. urterarte. Osaketa multikultural batekin kontzertu maiz jo izan zuten okupa, taberna eta festibaletan; reggae, ska eta punk estiloak jorratuz.
2016an taldea Bilbo inguruan berpizten da eta 2017an lehen diska grabatzen dute Garate estudioetan non lehengo estiloekin batera kunbia eta euskal folkolorea lantzen duten. 2018. urtean Mauka Musikagintza disketxearekin kaleratzen dute diska.