Krisialdia aitzakiatzat erabilita

Erabiltzailearen aurpegia Raul Arza 2013ko aza. 26a, 11:07

Krisialdian gaude murgilduta baina bere ondorioak ez dituzte ordaintzen eragin dutenek. Beti bezala gizartearen jende behartsuena ordaintzen ari da krisia. Ez da egon diagnosi partekatua krisialdiaren sorreraren inguruan: krisi finantzieroa, bankuen porrota eta zorpetze masiboa. Baina aurretik bazegoen estrategia soldatak jaisteko ekoizpenaren igoerari lotuta. Horren emaitza izan da soldaten errenten jaitsiera eta enpresarien errentak igotzea.

Krisialdiaren diagnosi txarrak terapia erratua ekarri du: laztasuna; bere helburua da errudunak garaile bihurtzea. Laztasunaren politiken ondorioak aski ezagunak dira beste herrietan (Grezian eta Portugalen): langabezia gehiago, soldaten jaitsiera, errenta ertain eta txikien zergen igoera, etxe kaleratzeak, murrizketak osasun sisteman, hezkuntza sisteman, dependentziari aurre egiteko tresnetan eta pentsioetan... Horiek dira txirotasuna areagotzen duten arrazoiak, eta finean, eskubideen murrizketa ekarri dutenak.

Batzuk krisialdiaz profitatu dira perfektua ez zen eredu sozialarekin bukatzeko. Eta herritarren artean beldurra, ezinegona, segurtasun eza eta etsipena zabaltzeko. Beste politika batzuk ezinezkoak direla konbentzitu nahi dituzte. Baina konponbidea beste politiketatik etorriko da, bere gabezi eta potentzialtasunekin, adostasun eta akordio zabalen bitartez mahai gainean politika publikoak, enplegua eta gizarte-ongizatea jarriz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide