Bilbok foro ekonomiko bat burutu du. Bertan haiek “negoziorako aukerak” deitzen dituztenei buruz eztabaidatu dute -hau gure kontura euren poltsikoak betetzen jarraitzeko gu gehiago estutzea besterik ez da-, baita lan erreforma berri baten beharrari buruz ere.
Ustezko “jakintsu” hauen errezetek gehien kaltetu duten herrialdeetako batean foro ekonomiko bat burutzea zentzugabekeria itzela da, probokazio bat ez denean.
Haien errezeta beti bera da: austeritate gogorra, soldaten jaitsiera eta zerbitzu publikoen desartikulatzea.
Guztia ezertarako ez: botere finantzarioak bere mozkinak handitzen jarraitzen du, hori bai, gure zergekin finantzatua; bere ustezko erregulazioa gustu txarreko txiste bat da.
Ohartu daitezela. Horretarako atera gara kalera, argi eta ozenki esateko: lan eskubideak eta eskubide sozialak murrizten dituzten austeritate politikak eten behar dira lehenbailehen.
Asko eta asko dira lanposturik gabeko gazteak, geroz eta gehiago epe luzerako langabetuak, hilabete bukaerara iritsi ezin diren familiak eta euren etxea galdu dutenak ere asko; eta nork erreskatatzen ditu hauek?
Non gelditu da gizarte eredu europarra?
Oparotasun eta berdintasun eredu gisa jartzen zen hura?
Noiz, non eta nork izan behar du Europa gutxiago Txina gehiago izateko?
Eta batez ere, nork erabaki du eta non?