Ekonomia pertsonen zerbitzura

Erabiltzailearen aurpegia Raul Arza 2014ko eka. 4a, 14:17

Errealitateak, egunez egun, gezurtatu egiten ditu ekonomiaren guruak: Nazioarteko Moneta Funtsa, Europako Banku Zentralak eta Troikak huts egiten dute berriz gure ekonomiaren diagnostikoan eta ezartzen dizkiguten errezetetan; langile, eta oro har hiritarren aurka jotzen duten errezetak.

Zifra makroekonomiko batzuen errekuperazio iragarri arren, errekuperazio hori ez da pertsonengana iristen. INEk argitaratu zuen Bizi Baldintzen Inkestak egiaztatzen du pobrezia edo jendarte bazterketa arrisku tasa biztanleriaren %27.3an kokatzen dela. Neurri handi batean austeritate eta murrizketetan oinarritutako politika ekonomikoaren ondorio den pobrezia bat.

Horregatik, beharrezkoa da, gaurtik, politika egiteko modu honen norabidea aldatzea eta pertsonen beharrizanak lehenestea, eskubidedun enplegu duin batetik hasita. Sakrifizioen banaketa orekatuago baten aldeko apustua egiteko ordua da, eredu ekonomiko sostengarriago eta lehiakorrago bat defendatzen duen ekoizpen eredu baten alde apustua egiteko unea, erreforma fiskal juxtuago eta bidezkoago baten alde apustu egiteko unea, zeinetan iruzurrarekiko tolerantziarik egongo ez den eta zeinetan gehien duenak gehien zerga gehiago ordainduko dituen. Gure ongizate estatuaren mantenuaren alde apustu egiteko unea da. Bada garaia egoera aldatzeko eta ekonomia pertsonen zerbitzura jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide