Nork esango zuen duela hamarkada bat bidegabeko soldata kontsideratzen genuen milurismoa gaur egun utopia izango zela! Denbora igaro da mileurismoak gure prestakuntza aurreratua jaso zuten gazteen erreferentziazko soldata izateari utzi zionetik.
2007an UGT Euskadik “Ponte a mil” kontzientziazio kanpaina jarri zuen martxan. Soldata minimoa zifra horretara iristeko aldarrikapen bat zen. Gogoratu beharra dago Gobernuak finkatzen duen gutxiengo soldata 645,3 eurotan izoztua mantentzen dela, frantsesek dutenaren erdia baino gutxiago.
Azken hilabeteotan zenbait artikulu eta ikerketa konparatibo argitaratu dira Espainiako soldata ezberdintasun eta atzerapausoen inguruan. Europar Batasuneko herrialde aurreratuenekin konparatzen bagara, nahiko azpitik gabiltzala ikusiko dugu: soldatak Alemanian baino %40 baxuagoak dira ia, eta Frantziako edo Britainia Handikoak baino %30 txikiagoak.
Hala eta guztiz ere, beti esan ahalko da desoreka hori konpentsatzeko oso ondo ordintzen zaien zuzendariak ditugula. IBEX 35ekoak, esaterako, euren langileek baino 75 aldiz handiagoak diren kopuruakjasotzen dituzte batazbeste. Hala diote burtsan kotizatzen duten zenbait enpresen txostenek.
Inditex-en kasuan, adibidez, bere kontseilari delegatuak batazbesteko langile batek baino ia 400 aldiz gehiago kobratzen du; 8 milioi 21.000 euroren aurrean. Eta gainontzeko 34ek ere ildo bera jarraitzen dute.