Pentsioak: Euskal soluziorik gabeko euskal arazoa

Erabiltzailearen aurpegia Raul Arza 2016ko ots. 3a, 00:00

Azken hamarkadetan hainbat eztabaida ikusi izan ditugu pentsioen sistemaren finantziazio eta bideragarritasunaren inguruan. Eztabaida interesgarri bezain interesatuak, polemikaz inguratuak. Alde batetik, badaude pentsio pribatuen alde egiten duten interes finantzarioak eta, bestetik, “sistema propioak” defenditzen dituzten alderdi nazionalistak. Argi dagoela zera da: sektore batzuek aldatu nahi duten arren, sistemak ez duela porrot egin. Eta arazo nagusia ez da jaiotza kopurua, enpleguaren kalitatea eta egoera ekonomikoa baizik, behin-behinekotasun zein soldata baxuak medio.


Gure Gizarte Segurantzak krisi ekonomiko larri baten ondorioak sufritu ditu, eta baita austeritate politika batzuen ondorioak ere. Langabezia, langile aktiboen murrizketa, langileak merkeagoak diren beste batzuengatik ordezkatzea, aldi baterako kontratazio gehiago egotea, soldaten debaluazioa, behin-behinekotasun gehiago... ondorio ugari ekarri dituzte austeritate politika horiek.

 

Gaur egun, hiru euskal lurraldeak lehenak dira Espainiako pentsioen ordainketen ranking-ean, baina geroz eta handiagoa den defizit bat ari dira pilatzen, iaz 2.000 milioi eurokoa izan zena. Datu horiekin zaila da “sistema propio bat” ezartzean pentsatzea. Nahiko lan zaila dirudi pentsioak mantentzea Estatuaren Gizarte Segurantzaren “kutxa bakarra” mantentzen ez bada.


Hori dela eta, premia dago alde guztien arteko eztabaida bat egin eta kontsentsu batera iristeko, pentsio publikoak guztientzako bideragarriak izan daitezen, zergen bidez ordainduak izanda ere.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide