Lan merkatua: Arazoa eta soluzioa

Erabiltzailearen aurpegia Raul Arza 2016ko aza. 27a, 00:00

Denbora nahikoa daramagu gure lan merkatuko arazoez hitz egiten. Behin-behinekotasun handia dagoela da arazo nagusia: bi kontratuetatik batek hilabete bat baino gutxiagoko iraupena dauka, 2016an eginiko kontratuen % 40 aldi baterakoak dira eta soldatak nabarmen egin dute behera, langabezia murrizteko helburuarekin martxan jarri zen lan erreforma baten ondorioz.

Arazo horiek guzti horiek soluzio bilakatuko lirake honaino ekarri gaituzten austeritate politikak aldatzeko gai izango bagina. Kontratazioa egonkorra balitz -lanaldi osokoa eta soldata duinarekin ordaindua- kontsumoa hobetu egingo litzateke, eta kotizazioak handitu egingo lirateke. Hala, Gizarte Segurantzako diru sarrerak ugarituko lirateke eta, modu horretan, pentsioek utzi egingo liokete arriskuan egoteari. Gure Foru Aldundiek diru gehiago bilduko lukete horrela, eta ekarpen handiagoa egin ahalko liokete Eusko Jaurlaritzari, gure Ongizate Estatuaren oinarriak hobetzen eta/edo finkatzen jarraitzeko: hezkuntza, osasun sistema eta gure gizarte babeserako sistema propioa, Sarrerak Bermatzeko Errenta. Arestian aipatutako aldaketa horiek guzti horiez gain, komenigarria litzateke 2017an gutxiengo soldata 800 eurotara igotzea, sektore pribatuko soldaten igoera bultzatu dezaten, eta Espainiar Estatuko bataz besteko soldataren % 60ra hurbildu gaitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide