Sartu Araba irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat gara, onura publikokoa eta interes soziala, akonfesionala, gizarte-zerbitzuen sektorean jarduten duguna eta bazterkeriaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko.
Lanean hasi ginen 1988az geroztik, gizarte-laguntzako zerbitzu komunitarioen sareko zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu, eta horri laguntza eskaini nahi diogu, lankidetzarako espirituarekin.
Gure helburua pertsonengan eta gizarte- eta lan-inguruneetan beharrezkoak diren aldaketak sustatzea da gizarte-bazterkeriako egoerak murrizteko edo ezabatzeko. Horretarako, esku-hartzeko estrategiak konbinatzen saiatzen gara, ingurune sozialetan esku-hartze estrukturalak eragiten dituzten pertsonak gizarteratzeko, gizarte-inguruneetan egitura-aldaketak eragiteko, bazterkeria-egoerak egon ez daitezen.