Laudion izan da gaur Hazinnova Jardunaldiak, eskualdez eskualde zerbitzu hori ETEei ezagutzera emateko egitasmoaren baitako azken aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Spri Taldea   Ekonomia  Laudio

Laudion izan da gaur Hazinnova Jardunaldiak, eskualdez eskualde zerbitzu hori ETEei ezagutzera emateko egitasmoaren baitako azken aurkezpena

Jardunaldia Laudioko (Araba) Kasinoan izan da, Laudioko Udalak antolatua, Arabako Merkataritza Ganberarekin lankidetzan. Aurkezpenean izan dira Laudioko alkate Ander Añibarro, Garapen Ekonomikoko zinegotzi Andoni Orue, SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocáriz, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluze, Arabako Merkataritza Ganberaren ordezkari Santiago Berrueco eta Tecoel enpresako Igor García. Manufaktura-industriako, ingeniaritza informatikoko, garraioetako, errotulazio-zerbitzuetako eta abarretako 16 enpresatako ordezkariak izan dira aurkezpenean. Jardunaldi hau izan da Hazinnova Jardunaldiak, eskualdez eskualde ekimeneko azkena; bi hilabetean zehar hamar aurkezpen izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste hainbeste herritan, euskal ETEei zerbitzu horren berri zehatza emateko.