Eztabaida oker bat

Historian zehar zientziaren edo teknikaren aurrerapen askok polemika sortu dute garapena izaeraz ona edo txarra den definitzeko. Adibide klasiko bat energia nuklearrarena da. Einstein, garapenean kolaboratu zuen bakezalea, gerran zebiltzanen eskuetan geratuz gero ekarri lezakeen arriskuaz jabetu zen. Baina, bestalde, energia nuklearrak eremu askotan aurrerapenak zekartzan; medikuntzan, nekazaritzan eta industria elektrikoan, besteak beste. Polemika mahaigainean zegoen: Energia nuklearra ona ala txarra zen? Gure garaiko beste aurrerapen bat antzerako diskurtsoan erori da: telebista. Gure ezinbesteko kutxa tontoa, informazio tresna gisa kalifikatua izan da. Formazio eta entretenimendurako garrantzia handia eman zaio, eta jendartearen alienazio eta tontotze prozesua ekarri du.

 

Ezaugarri hauetako azken polemika sare sozialek eragin dute. Aldekoek eta aurkakoek kritika zorrotz amaiezinak egin dituzte komunikatzeko modu berri hauetaz. Ardatza beti berdina da: berezko ontasun edo malizia. Eztabaida hauek beti dira erakargarriak eta sekula ez daude argumentu sendoetatik kanpo. Horrek hausnartzeko ezinbesteko tresna izatera darama. Alabaina, badirudi ez dugula ezer ikasten. Duela askotik konturatu behar ginake gauzak ez direla onak edo txarrak, erabilerak bilakatzen dituela halako. Erabilera hori, lagunok, gizakiaren esku dago, bera baita, azken finean, egiten dituen ekintzengatik -onak ala txarrak izan- epaituko dutena. Ez dezagun gure erantzukizuna saihestu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide