IRITZIA

Laudioko txertaketa puntua ez itxi!

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Udaeta Ulibarri 2021ko eka. 19a, 07:00

Laudioko txertaketa puntuan hartutako irudia. / Aiaraldea.eus

Azken egunetan jakin izan dugu Laudioko txertaketa puntua itxita egongo dela udan. Erabakia, ordea, argii dago ez dela egokia inondik inora. Arrazoiak hauek dira:

  • Hasteko, bidaiaren kostua familien gain eroriko da eta hiriburuetan bizi diren biztanleekin alderatuta, desberdintasuna eta injustizia sortzen du.
  • Gainera, kontuan hartu beharra dago Aiaraldetik ez dagoela garraio publiko egokirik Galdakaora bidaia egiteko. Horren ondorioz, gure agintarien erabaki okerrak autoa hartzeko beharra eragiten du, kutsadura areagotzen.
  • Horrez gain, bidaia hauek pertsonen mugikortasuna biderkatzen dute (pandemia garaietan egin behar ez dena). Gainera, udalerri ezberdinetako herritarrak pilatzen ditu puntu berean (berriro, pandemian egin behar ez dena).
  • Honekin batera, erabaki okerrak Airaldeko enpresen ekonomiaren kontra jo ahal du galerak probokatuz. Langileak denbora gehiago behar izango dute, beharrezko tramite hau betetzeko.
  • Azkenik, oinarrizko osasun arreta zerbitzua jatorrizko udalerritik aldentzen du, Osakidetzaren helburuekin kontraesanean dagoena.

Horregatik guztiagatik, eta guztion iritzia delako, eskatzen dut Osasun Sailburuari Laudioko txertaketa zentroa mantentzea herritarren %100 txertoa jaso arte. Halaber, aldarrikatzen dut Galdakaora bideratutako hitzordu guztiak Laudiora berbideratzea.

Garaiz gabiltza, erabaki okerrak zuzentzeko!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide