URAk bi presa txiki eraitsi ditu Nerbioi ibaian, Urduñatik igarotzean

Erabiltzailearen aurpegia URA Agentzia 2021ko urr. 11a, 07:00

Erabiltzen ez ziren bi presa ziren: arrain-fauna igarotzea eragozten zutenak, eta ibilgua eta ibaiertzak artifizializatzen zituztenak. Baterako inbertsioa 35.000 €koa (+ BEZa) izan da.

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, bi presa txiki bota ditu Nerbioi ibaian, Urduña parean. Bi presak ez ziren jada erabiltzen, ez zuten emakidarik indarrean, arrain-faunak Nerbioi ibaian aske ibiltzea eragozten zuten, ibai-tarteko berezko dinamika aldatzen zuten, eta ez zuten bide-zatiaren egoera ekologikoa hobetzen laguntzen.

Jarduketa honetan, ubidera heltzeko atagia edo sarbide txikiak sortu dira: hondeamakina txiki bat hurbil zedin, presa zaharren erdiko zatia txikitu ahal izateko, eta hormigoi-hondarrak kentzeko ibilguaren ohantze naturalarekin bat egiten duen puntura arte.

Presak zati batean kendu dira, eta ahaleginak egin dira bi presek blokeatutako jalkinak eta metakinak ibaian behera eraginik egin ez dezaten (bat-bateko uhertasuna dela eta) eta emariak pixkanaka eraman ditzan.

Era berean, presak partzialki kentzeak ur-laminaren altuera txikiagotzea errazten du, ur-askoko gertakarietan.

Bi azpiegiturak eraisteko baterako inbertsioa 35.000 €-koa izan da, gehi BEZa.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide