URAk eta Amurriok hitzarmen bat sinatu dute Armuru erreka lehengoratzeko

Erabiltzailearen aurpegia URA Agentzia 2023ko mar. 3a, 13:21

Akordioaren sinaduraren irudia. / Amurrioko Udala

Jarduketen baterako aurrekontua 700.000 €-koa da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da. URAk errekaren lehengoratzea egingo du;  Amurriok hondakin-uren kolektorea eta bidegorria.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak eta Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, Armuru errekaren 250 metroko tarte bat lehengoratzeko, zein hondakin-uren kolektore bat eta bidegorri bat eraikitzeko.

Armuru errekaren zati hori —Lexarraga eta Etxegoien kaleen artean dagoena— bideratua eta estalita dago, eta errekaren berezko emariak nahiz inguruko etxeetako hondakin-urak bertatik igarotzen dira.

Amurrioko Udalak saneamendu-proiektu bat du isurketa horiek biltzeko eta udal-sarera bideratzeko. Era berean, jarduketa horrek aukera ematen du oinezkoentzako eta bizikletentzako sarbidea erreka horren eskuinaldetik zabaltzeko.

Sinatutako hitzarmenaren arabera, bi administrazioek elkarlanean jardungo dute ibai-tartea lehengoratzeko eta ur beltzak biltzeko, saneamenduko udal-sarera bideratzeko. Halaber, aipatutako oinezkoentzako eta bizikletentzako sarbidea sortzeko aprobetxatuko da jarduketa.

URAk errekastoa lehengoratzeko eta finantzatzeko ardura hartu du, 350.000 €-rekin (BEZa barne), eta Udalak gauza bera egingo du 350.000 €-ko inbertsioarekin (BEZa barne), aipatutako saneamenduari eta hirigintza-egokitzapenari ekiteko. Lanak gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da, esleitzen direnetik.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatzen du proiektu hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide