Udako Argazki Lehiaketa

Udako Postal Lehiaketa abian: Bidali zure argazki edo bideoak!

Erabiltzailearen aurpegia Udariklik 2025eko uztailaren 22a

Iazko edizioan gailendu zen argazkietako bat.

Hemen igo daitezke argazkiak. Hiru kategoria eta sari egongo dira guztira, eta Maied Urrutiak eta Julen Zubietek osatuko dute epaimahaia. 

Urtero bezala, Udariklik lehiaketa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak, Udako Postal Lehiaketa. Aurten berrikuntzekin dator ekimena, argazkiez gain bideo formatuko postalak ere bidaltzeko aukera ere egongo delako. 

Irailaren 21era arte egongo da parte hartzeko aukera. Horretarako, modurik zuzenena da lanak norberak igotzea, hemen. Dena den, aukera egongo da baita Whatsapp, Telegram (688 84 81 52) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidaltzeko.

Bideo postalen kasuan modu horretan egin beharko da nahitaez, ez baitago webgunera zuzenean igotzeko aukerarik

Modu batean edo bestean, parte hartzaileek euren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, eta euskarazko izenburu bat jarri beharko diote euren argazki edo bideoari. 

Hiru kategoria, hiru sari

Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:

  • ARGAZKI POSTALAK: Ohiko argazkiak
    Saria: Sobron abenturako parkean esperientzia 6 pertsonarentzat.

  • POSTAL BIZIAK: Bideo formatuko irudi estatikoak
    Bideo formatuko postalak
    Saria: Enoturismo esperientzia eta bi pertsonentzako menua Artomaña Txakolindegian.

  • BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat
    Saria: Bi pertsonentzako eguneko menua Bideko jatetxean (50 eurotan baloratuta)
    Sari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez du parte hartzaileak beste bi kategorietan izan ditzazkeen aukerak mugatzen).

Bozketa eta epaimahaia

Irailaren 22tik 28ra bitartean Aiaraldea.eus webguneko erabiltzaileek bozkatuko dituzte argazki gogokoenak. Kategoria bakoitzeko lehen hamarren artean hautatuko dituzte epaileek nortzuk izango diren irabazleak.

Eskualdeko bi kidek osatuko dute epaimahaia: Maied Urrutia argazkilariak eta Julen Zubiete zinemagileak. 

Maied Urrutia (@maiedurrutiaparra)

 

Julen Zubiete (https://vimeo.com/julenzubiete)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide