Datorren apirilaren 27an, larunbatean, eguerdiko 14:30ak aldera bertso bazkaria antolatu dute Arrankudiagako udalekuen arduradunek. Izan ere, uda partean herriko umeekin egin ohi duten aste bateko irteera kudeatzeko laguntza berezia behar dute.
Zentzu horretan, Arrigorriagako Peio Molinuevo eta Iker Garitagoitia, Igorreko Illart Gumuzio zein Trapagarango Nuria Cortadaren laguntzaz baliatuko dira bazkaria, euskara, bertsoak eta jai giroa uztartzeko.
Bazkaria, Gizarte-Etxean izango da. Tiketak beharrezkoak izango dira, sarrera gisa; eta 12 euro balioko dute. Bertan ez ezik, Arrigorriaga eta Ugaoko Herriko tabernetan eta Laudioko Ilargi tabernan ere eskuragarri izango dira.