Bertso bazkaria Kanpamentuaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Bertso bazkaria Kanpamentuaren alde

Datorren apirilaren 27an, larunbatean, eguerdiko 14:30ak aldera bertso bazkaria antolatu dute Arrankudiagako udalekuen arduradunek. Izan ere, uda partean herriko umeekin egin ohi duten aste bateko irteera kudeatzeko laguntza berezia behar dute.

Zentzu horretan, Arrigorriagako Peio Molinuevo eta Iker Garitagoitia, Igorreko Illart Gumuzio zein Trapagarango Nuria Cortadaren laguntzaz baliatuko dira bazkaria, euskara, bertsoak eta jai giroa uztartzeko.

Sagardo eguna ospatuko da Gizarte-Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Sagardo eguna ospatuko da Gizarte-Etxean

Gizarte-Etxeko kultura batzordeak bideratuta, Sagardo Eguna ospatuko da datorren larunbatean Arrankudiagan. Jaia goizeko 12:00ak aldera hasiko da eta hortik aurrera, bazkal ordura arte, herriko trikitilari eta Arrigorriagako txalapartarien soinuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Hainbat udalerrien lanari esker, argindar arazoak gutxitzeko neurriak jarriko ditu Iberdrolak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Hainbat udalerrien lanari esker, argindar arazoak gutxitzeko neurriak jarriko ditu Iberdrolak

Arrankudiaga, Aiara, Arakaldo, Laudio, Orozko, Ugao, Urduña eta Zeberio herrietako ordezkariak elkarlanean aritu dira azken aldian egon den argindar arazo nabarmenari  irtenbidea bilatu nahian. Xede horrekin, Iberdrolako Araba eta Bizkaiko antolamendu arduradunekin batzartu egin dira eta bilera horretatik zenbait ondorio atera dituzte.

“Naste Borraste” rock taldea Gizarte-Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

 “Naste Borraste” rock taldea Gizarte-Etxean

Gizarte-Etxeko Barikuetan Kultura Zuzenean egitarauaren barruan “Naste Borraste” taldea ikusteko aukera paregabea izango da datorren urtarrilaren 18an. Rock-ska-punk musika egiten duen talde honek 1983-92 urte bitartean Bilbo eta Euskal Herriko eszenatokietatik jo eta su ibili eta gero eten luze bat egin zuen.

Jasangarritasun bulegoa sortzeagatik saria jaso dute Nerbioi Ibaizabalekoek

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Jasangarritasun bulegoa sortzeagatik saria jaso dute Nerbioi Ibaizabalekoek

Udalsarea 21 sareak, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egin duten lana balioetsi nahian, Tokiko Jasangarritasunaren arloko Jardunbiderik Onenen Sarien 4. edizioko bost garaileak hautatu berri ditu. Nerbioi Ibaizabal eta Debabarrena eskualde gisa eta Elgoibar, Legazpi eta Zumarraga banaka, atera dira garaile, guztira aurkeztutako 41 proiektuen artean.Ekimen sarituak eta finalistak:Proposatutako lehenengo kategorian, Klima-aldaketa, proiektu saritua Elgoibarrek EMUGI ekimenaren bitartez gauzatu duena izan da.

Etxeko konposta egiteko ikastaroa emango dute azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Etxeko konposta egiteko ikastaroa emango dute azaroan

Arrankudiaga-Zolloko Udalak martxan jarriko du etxeko konposta bideratzeko kanpaina bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EHNE sindikatuaren laguntzarekin.

Kanpaina honetan parte hartzeko nahikoa da lorategi txiki bat edo baratzea izatea eta lorategian eta etxean sortzen den gai organikoarekin konposta egiteko prest egotea.

Kanpaina hau aurrera eramateko 8 orduko doako prestakuntza tailer bat egingo da eta interesatuta dauden Arrankudiaga-Zolloko auzokideek udaletxean eman dezakete izena, urriaren 31ra arte.

Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kirola  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa

Garai batean herrian karrerak egiten baziren ere, duela urte asko ez da antzeko ekimenik egiten Arrankudiaga aldean. Izan ere, herriko korrikalariak suspertzeko eta kirolaren bitartez Arrankudiaga-Zollo ezagutarazteko helburuekin jaio da Trail hau.

Mendi bideak eta asfaltoa uztartzen dituen lasterketa bitxi honek 10,75 km-ko luzera eta 1.005 metroko malda metatua ditu. Distantzia egokia da, beraz, mendiko lasterketetan hasiberrientzat eta, noski, asfaltoan adituak direnentzat ere.

Gizarte-Etxeko mendi martxaren X. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Gizarte-Etxeko mendi martxaren X. urteurrena

10 urte pasatu dira jada Gizarte-Etxeak bere lehenengo mendi martxa antolatu zuenetik. 2002. urtean izan zen. Arrankudiaga-Sarria 35 km-ko ibilbidea osatu zen orduan, eta lehenengo edizio hartan zortzi lagun animatu ziren.

Futbol 7 Indarra Txapelketa jokatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Futbol 7 Indarra Txapelketa jokatuko da asteburuan

Datorren larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da futbol 7ko II. Indarra Txapelketa . Aurtengoan, etxekoak ez ezik, Urduña, Laudio, San Miguel, Baskonia, Etxebarri eta Sestaoko San Pedro taldeak ere jokoan arituko dira. Lauko taldeak osatuta, sailkapen fasea goizean jokatuko da, eta ondoren, merezitako bazkariaz gozatu eta gero, finalak jokatuko dira, arratsaldeko 3:30etik aurrera. Azken partida arratsaldeko seiak aldera jokatuko da eta Iturralde Gonzalezek epaitzea espero da.

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Igande honetan hasita hurrengo larunbatera arte, Arrankudiaga-Zolloko lehenengo Euskal Astea egingo da. ”Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, helburuak argi eta garbi markatuta egon dira hasieratik.

Batetik, euskaren erabilerari bultzada handi bat eman nahi zitzaion, eta, bestetik, hori lortzeko herriko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa ikusten zen. Abiapuntu horrekin, lanean aritu dira udaleko Euskara eta Kultura-Kirola lantaldetik. Esfortzuak merezi izan du, eta, ekimenei begira, eskaintza anitza bezain interesgarria ikus daiteke egitarauan.