Gizarte-Etxeko kultura batzordeak bideratuta, Sagardo Eguna ospatuko da datorren larunbatean Arrankudiagan. Jaia goizeko 12:00ak aldera hasiko da eta hortik aurrera, bazkal ordura arte, herriko trikitilari eta Arrigorriagako txalapartarien soinuaz gozatzeko aukera izango dugu.
Ordu horretatik aurrera, kupelak irekiko dira eta Astigarragako sagardoa doan eskainiko zaio apuntatuta dagoen orori. Bazkaria 14:30ak aldera hasiko da eta sagardotegiko ohiko menu dastatu ahal izango da: txorizoa sagardotan, bakailao tortilla, okela, intxaurrak eta gazta. Ostean, bingoa eta mus txapelketa arinak jokatuko dira. 19:00ak aldera Dingiliske taldearekin batera dantzari ekiteko momentua helduko da.
Bingoaz gain, arratsalde-gauean, Kanpamentuaren arduradunek bokatak prestatzeko asmoa iragarri dute. Hortik aurrera, parrandaSDzaleek markatuko dute jaiaren tempoa.