Arrankudiaga, Aiara, Arakaldo, Laudio, Orozko, Ugao, Urduña eta Zeberio herrietako ordezkariak elkarlanean aritu dira azken aldian egon den argindar arazo nabarmenari irtenbidea bilatu nahian. Xede horrekin, Iberdrolako Araba eta Bizkaiko antolamendu arduradunekin batzartu egin dira eta bilera horretatik zenbait ondorio atera dituzte. Besteak beste, eguraldi ezustekoak aparte, hurbilago dauden zuhaitzak arazo tekniko gehien sortzen dituztenak direla; zortzi metro baino hurbilago dauden zuhaitzak arazo tekniko gehien sortzen dituztenak direla.
Gauzak horrela, aurtengo negua amaitu aurretik eta arazoak nabarmen gutxitu nahian, Iberdrolak neurri ezberdinak hartuko ditu udalerri hauetan estaldura ematen duten bi argindar-linea nagusietan, Altzarrate-Orozkon eta Amurrio-Orduñan, hain zuzen ere. Alde batetik, urrutiko kontrolerako gailuak ezarriko ditu eta, bestetik, 8 metrora baino gertuago dauden zuhaitzak mozteko konpromisoa hartu du. Eragozpen elektrikoez gain, udal ordezkariek erabilgarri dagoen 902 telefonoa ez ezik, doako bat eskaintzeko eskaera egin diote ere.Esan bezala, Iberdrolak, aipatutako epean, zerbitzuaren egoera berrikusteko konpromisoa hartu du eta, zentzu horretan, udalerriek jarraipena egingo diote.