Gizarte-Etxeko Barikuetan Kultura Zuzenean egitarauaren barruan “Naste Borraste” taldea ikusteko aukera paregabea izango da datorren urtarrilaren 18an. Rock-ska-punk musika egiten duen talde honek 1983-92 urte bitartean Bilbo eta Euskal Herriko eszenatokietatik jo eta su ibili eta gero eten luze bat egin zuen.
Ia hogei urte beranduago taldea berriro batzea lortu dute eta 80ko hamarkadako “gazteei”, besteak beste, astindua eman nahian bueltatu dira agertokietara. Esan bezala, datorren urtarrilaren 18an, gaueko hamarretan, Gizarte-Etxean izango dira. Kontzertua baino lehen, arratsaldeko zortziak aldera, afaria egingo dute.