Datorren larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da futbol 7ko II. Indarra Txapelketa . Aurtengoan, etxekoak ez ezik, Urduña, Laudio, San Miguel, Baskonia, Etxebarri eta Sestaoko San Pedro taldeak ere jokoan arituko dira. Lauko taldeak osatuta, sailkapen fasea goizean jokatuko da, eta ondoren, merezitako bazkariaz gozatu eta gero, finalak jokatuko dira, arratsaldeko 3:30etik aurrera. Azken partida arratsaldeko seiak aldera jokatuko da eta Iturralde Gonzalezek epaitzea espero da. Dena amaitutakoan, umeentzako detailetxo bat prestatu du Indarra taldeak eta, honez gain, talde bakoitzak ere oroigarri bat jasoko du Iturralde eta udaleko arduradunen partetik. Txapeldunek trofeoa eramango dute etxera.
Hurrengo egunean, domekan hain zuzen ere, denboraldi bukaerako bazkaria egingo da Gizarte-Etxean. Bertara futbol 7ko taldeak, futbol 11ko nagusiak eta guraso guztiak gonbidatuta daude. Izan ere, momentu egokia izango da denboraldiari amaiera emateko eta datorrenaren plangintzari hasiera emateko. Egun berezi honetan Indarra taldeak omenaldi xume bat egingo dio horrenbeste urtez lehenengo mailako futbol-epailea izan den Iturralde Gonzalezi.