Datorren otsailaren 23an, Arrankudiagako Elexalde 18ko Jasangarritasun Bulegoan, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen bigarren belaunaldiaren diseinuaren aurkezpena egingo da. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko herritar eta gizarte-eragile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute prozesu parte-hartzaile honetan.
Lehendabizi, udalerri bakoitzeko gizarte eta ingurumen egoerari buruzko diagnosi eguneratu bat egingo da, hortik abiatuta, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen bigarren belaunaldia osatzen hasteko.
Udal diagnosi hori egiteko hainbat partaidetza bide aurreikusi dira: herritarren partaidetzarako foroa edo tailerra, udalen eta Udaltalde 21en web orrietan jarriko den galdera sorta eta telefono bidezko inkestak, besteak beste.
Udalerriaren gizarte eta ingurumen egoerari buruzko diagnosia egin ostean, Tokiko Agenda 21eko Plan berriaren esku hartzearen lehentasunezko eremuak zehaztuko dira, zortzi urterako. Azkenik, Eskualdeko Ekintza plan berria diseinatuko da.
Esan bezala, aurkezpena datorren ostegunean izango da, goizeko 11etan, Arrankudiagako Jasangarritasun Bulegoan.