Datorren domekan, martxoak 18, Zuhaitz Eguna ospatuko da Arrankudiagako Pagobakarra landetan, udalak antolatuta. Herritarrak goizeko 10etan Elexalde auzoan deituta daude eta bertaratzen diren guztiak, berrogeita bost minutuko txangotxo bat egin ostean eta aitzurraren laguntzarekin, noski, Pagobakarrako landetan lizarrak, haritzak, urkiak eta pagoak landatzen igaroko dute goiza. Inguruko bazterrak zaintzen eta zuhaitzak birlandatzen ingurumenarekiko sentsibilizazioa bilatzen da alde batetik eta, auzolanean aritzea, bestetik. Hamaiketakoa ere egongo da, udalaren kontu, bertaratzen diren guztientzat . Honen harira, martxoaren 16an eskolako umeek ere Garondo auzoan 25 gereziondo landatu zituzten.