Abenduan zehar, udaleko ordezkariek herriko auzo ezberdinetako herritarrekin batzartzeko aukera izan dute. Kexa, kezka edota ekarpenak jasotzeko diren batzar hauetan alkatea eta zinegotziak izan ditugu dinamizatzaile. Lehenengo batzarra Atxeta eta Zuluagako auzotarrekin izan zen; gero, Uribarri, Goizaga, Otxanduri, Osantzar, Arene eta Zubikoko auzotarrek ere aukera izan dute euren kezkak azaltzeko. Guztira lau batzar egin dira eta, orokorrean, partaidetza oso ona izan da, izan ere, 15-20 auzotarrek parte hartu dute egindako batzar bakoitzean.
Abenduan zehar, udaleko ordezkariek herriko auzo ezberdinetako herritarrekin batzartzeko aukera izan dute. Kexa, kezka edota ekarpenak jasotzeko diren batzar hauetan alkatea eta zinegotziak izan ditugu dinamizatzaile. Lehenengo batzarra Atxeta eta Zuluagako auzotarrekin izan zen; gero, Uribarri, Goizaga, Otxanduri, Osantzar, Arene eta Zubikoko auzotarrek ere aukera izan dute euren kezkak azaltzeko. Guztira lau batzar egin dira eta, orokorrean, partaidetza oso ona izan da, izan ere, 15-20 auzotarrek parte hartu dute egindako batzar bakoitzean. Datozen egunetan, Gabonetako etenaldia pasa eta gero, auzoetako batzarrak martxan jarriko dira berriro. Falta diren auzoak eta proposatu den egutegia hurrengo hau da: Arbide, Gastaka eta Zabaltzar: Urtarrilaren 12an, 19:00etan udaletxean Bidekurtze, Elexalde, Garondo, Goizarri, Iberlanda, Telleri, Zabale eta Zelaiko: Urtarrilaren 15an, 12:00etan Gizarte Etxeko areto nagusian Bakiola, Labeko, Ormaetxe eta Zubitxueta: Urtarrilaren 22an, 12:00etan Gizarte Etxeko areto nagusian Zolloko bileraren eguna Zolloko Juntak zehaztuko du.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.