Arrigorriagako Sokarri Herri Kirol Taldeak antolatuta eta Arrankudiaga-Zolloko Udalaren laguntzarekin, datorren larunbatean, arratsaldeko 5etatik aurrera, 4X4 goma gaineko sokatira finala jokatuko da Arrankudiagako frontoian. Sailkapen fase lehiakor eta interesgarri bat pasatu ondoren, Nafarroako Sakana eta Berriozar, Gipuzkoako Ibarra eta Arabako Badaiotz (Gasteiz) taldeak arituko dira nor baino nor nesken kategoriako finalean. Gizonezkoetan, berriz, talde hauek lehiatuko dira: Bizkaiko Abadiño eta Sokarri (Arrigorriaga), Gipuzkoako Ibarra eta Nafarroako Amaiur.Azken saio honetan, 260 kg-ko kategorian arituko dira neskak eta 300 kg-koan mutilak. Txapelketako faborito nagusiak Abadiño eta Badaiotz badira ere, azken urteetako finalik irekiena ikusteko aukera izango dugu Arrankudiagan.