Urriaren 22an, Kordoban (Espainia) ospatutako “Ecorracimos” mundu mailako lehiaketa ekologikoari etekin handia atera dio “Artzai” txakolinak. Izan ere, Gordexolako mahastietan hazita, eta Arrankudiagan ekoiztutako ardo ekologiko honek bere seigarren saria lortu du aurtengo saioan.
Lehiaketa, berez, Espainia mailan dagoen lehiaketarik zaharrena eta, neurri berean, ospe handienetakoa da. Urriko saioan, hain zuzen ere, 98 lagin dastatzeko aukera izan zuten eta, Euskal Herritik eta Espainiatik ez ezik, Frantzia aldetik ere parte hartze handia izan zen.
“Ecorracimos” lehiaketaren antolatzaileen helburua da ardo zuri ekologikoaren prestigioa areagotzea, eta, zentzu horretan, “Artzai” txakolinak ere bere ospe propio ezin hobea lortzen ari dela nabarmendu dute egileek.