Datorren igandean, hilak 6, goizeko 11:30etik aurrera artisautza azoka egingo da Arrankudiagako enparantzan. Besteak beste, zeramika, larrua, zurgintza eta forja lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, txistorra eta hirugihar pintxoak salduko dira, nahi duen guztiarentzat. Prezioak herrikoiak izango dira.
Bestalde, ordu eta erdi beranduago eta leku berean, 13:00etan hain zuzen ere, Argote taldeak “Debote enbote “ antzerki-zirkoa ikuskizuna eskainiko du . Goiz aproposa, beraz, Arrankudiagatik bueltatxo bat emateko.