Datorren
azaroaren 2an, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan (Arrankudiaga)
Nerbioi-Ibaizabaleko Mugikortasun Iraunkorreko Planari buruzko informazioa
emateko eta eztabaida sortzeko ekitaldi bat egingo da, arratsaldeko 7etan.
Bertan, aurreikusitako neurrien ezarpena eta diagnosia udalerrietako pertsona
interesatuekin kontrastatuko da. Plan honen helburua mugikortasun
eraginkorragoa ahalbidetzea da, eta, era berean, kutsadura gutxitzea eta bizi
kalitatea hobetzea. Zentzu horretan, mugikortasun kultura berrian oinarritutako
politikak sustatzeko lan eta ahalegin handiak egiteke daude oraindik.
Inguru honetan
egiten den zazpigarren eta azken ekimen honek, esan bezala, eskualdeko
Iraunkortasun Bulegoan izango da, arratsaldeko 7etan, eta eskualdeko auzokide
guztiak gonbidatuta daude.
Informazio
gehiago: www.ut21.org