Arrankudiagako Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan “Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimen bat aurkeztuko da. Esperientzia pilotu honek etxeetan energia eta ur kontsumoa gutxitzea du helburu, baita kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzea ere. Udalsarea 21ek bultzatuta, programa honek klima-aldaketaren kontrako lehian herritarren parte-hartzea sustatzea lortu nahi du.
Parte-hartzaileek, hiru jardunaldietan, helburu hauek lortzeko lagungarriak diren neurri errazak ikasi eta partekatuko dituzte beste etxeekin batera. Gainera, sorta ekologiko bat jaso eta asistentzia tekniko iraunkorra izango dute, erronka lortzeko baliagarria izango zaiena.
Ekimenaren aurkezpena bihar, urriak 20, izango da, 19:00etan Jasangarritasun bulegoan.