Urduñako Udalak hondakinen bilketa eta kudeaketarako zerbitzua indartuko du Otxomaio jaietan. Hala, edukiontzi gehiago instalatuko dituzte hiriko hainbat guneetan eta
bilketa maiztasuna ere handituko da.
Foru plazan plastikoak eta beira jasotzeko 3 kontainer bikote instalatuko dituzte. Txosnak gertu egonda horrelakoak oso beharrezkoak izaten dira. Halaber, Otxomaio eta Nafarroa kaleetan eta nagusien egoitza
inguruan plastikoak jasotzeko 3 edukiontzi gehiago egongo dira. Txosna gunea eta egoitza ingurua ere indartuko dira beira jasotzeko bi kontainer gehiagorekin.
Errefusa eta organikoaren bilketari dagokionez, Gernika eta Foru plazan horren bilketa indartzeko edukiontziak instalatuko dira, izan ere, bertan herri bazkari eta sukaldaritza lehiaketa ugari izaten dira.
Aduana eraikinetik gertu eta nagusien egoitza inguruan ere errefusa jasotzeko kontainer bana egongo da.
Hondakinak jasotzeko maiztasuna bikoiztuko da, izan ere, gaur egun astean behin jasotzen dira hondakinak eta jaietan astean bitan egingo da.
Urduñako Udalak ere herritarrei gogoratu nahi die herritar guztien ardura ere badela kaleak eta plazak garbi mantentzea eta hondakinak birziklatzea ingurumena zaintzeko.