Urdufolk jaialdia eta folk musika banden lehiaketako 6. edizioa abiatu dute dagoeneko. Nazioarteko jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango da Urduñan. Horrekin batera, lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute eta uztailaren 15era arte egongo da horretarako aukera. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek izena eman dezakete. Lehiaketako talde irabazleak
1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa. Informazio gehiago eskuratu daiteke www.urdufolk.eus webgunean.