Hasi da Urduñan larrialdi egoeran dauden familientzako menuen banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko api. 22a, 15:23

Janaria banatzen ari dira Urduñan. / Urduñako Udala

Laudioko Tubacex enpresako arduradunak Urduñako Udalarekin jarri dira harremanetan larrialdi egoeran dauden familientzako menuak banatzeko. Laguntza hori eskatzeko edota informazio gehiago jasotzeko, 625 253 139 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Covid-19 pandemiaren ondorioz sortutako egungo egoerari erantzuteko asmoz, Tubacex enpresako arduradunak Urduñako Udalarekin jarri dira harremanetan larrialdi egoeran dauden familiei menuak banatzeko helburuarekin. Banaketak lan egunetan egingo dituzte, astelehenetik ostiralera. 

Apirilaren 20an, astelehenean, hasi ziren zerbitzu hori eskaintzen. Urduñako Babes Zibilak 12:00ak aldera hurbiltzen dira Laudion dagoen Tubacexen egoitzara menuen bila. Urduñara itzultzean herriko boluntarioekin biltzen dira eta, 13:00ak aldera, etxez etxeko banaketari ekin egiten diote.

Oraingoz, larrialdi egoeran dauden 38 familiei eskaintzen zaio hurrengo menua: Lehenengo platera, bigarrena, postrea eta ogia. Laguntza hori eskatzeko edota informazio gehiago jasotzeko, 625 253 139 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Orokorrean, ondorengo baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahalko dute zerbitzua: Diru sarrerarik gabe aurkitzen diren familiek, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente (ABEEE) batekin kaltetuak dauden edo autonomo jarduna etenda duten pertsonek -prestazio ekonomikoa ebatzi bitartean- eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eskaera prozesua hasi duten pertsonek.

Urduñako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Tubacex enpresari, menu horiek banatzea proposatzeagatik eta iniziatiba martxan jartzeagatik, egungo egoera sozioekonomiko negatiboari aurre eginez; baita hiriko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileentzat zein osasun langileentzat norbera babesteko ekipamenduak (NBE) dohain emateagatik ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide