Negatiboak izan dira Urduñako udal egoitzan Osakidetzak eginiko koronabirus proben emaitza guztiak. Covid-19 birusaren hedapena saihesteko helburuarekin, PCR probak eta test serologikoak egin ziren hango langile eta erabiltzaile guztiei.
Urduñako nagusien udal egoitzak eskatu zituen proba horiek asintomatikoak izan zitezkeen kasuak antzemateko eta, horrela, birusa ahalik eta gehien kontrolatzeko. Nagusien egoitzaren egoera zehatza ezagutzea zen helburua, beharrezko neurriak hartu ahal izateko.
Zentroaren egoera, beraz, lasaigarriagoa da gaur egun. Hala ere, Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako higiene eta segurtasun neurriak betetzen jarraituko dira egoitzan.