Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, hirian antolatutako "Euskal Harri Margadunak" ekimenean parte hartzea proposatu die Berdintasun Arloak urduñarrei. Joko honek martxoaren 8ra arte iraungo du, egun horretan parte-hartzaileek harriak eraman beharko baitituzte Foru Plazan egingo den ekitaldira.
Parte hartzeko, harri bat ezkutatu beharko dute herritarrek Urduñako leku batean, gainerako parte-hartzaileek topa dezaten. Behin ezkutatuta, hori aurkitzen lagunduko duen argazki bat atera behar da eta, ondoren, 'Berdintasuna Orduña' Facebookeko orrira igo.
Facebook erabili ez izatekotan, WhatsApp bidez bidali dezakete argazkia parte-hartzaileek, 647 834 020 telefono zenbakira.