Urduñako Udalak positiboki baloratu ditu Otxomaio 2023ko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2023ko mai. 17a, 17:00

Ospakizunak maiatzaren 5etik 14ra bitartean izan dira.

2023ko Otxomaioen ospakizuna amaitu eta gero, Urduñako Udalak lehenengo balorazio positiboa egin du. David Gutiérrez Martínezek, Kultura eta Jai Saileko zinegotziak, honako hau azpimarratu du: ‘Lehenengo asteburuan eguraldiak errespetatu zituen jaiak eta dena ondo atera zen. 

Betiko ekintzak inoiz baino partaidetza handiagoa izan zuten, tortilla eta paella lehiaketan adibidez 69 tortilla eta 47 paella aurkestu ziren’. Aipatzeko, lehenegoz aldiz urduñako kuadrillak jai batzordeetan parte hartu dute eta horri esker kuadrillen jolasak eta mozorro lehiaketa antolatu dira. Lehenengo urtea izateko balorazio positiboa egiten da eta hurrengo urteetan indartzeko eta mantentzeko asmoa dago.

Era berean, bi eraso sexista salatu direla ere gogorarazi nahi izan du zinegotziak, baina Urduñarren erantzuna harro egotekoa izan dela azpimarratuz.

Aurtengo beste nobedadeetako bat bigantxak izan dira, oso harrera positiboa izan zuten, lekuaren edukiera guztiz bete zen, 800 pertsona baino gehiago elkartu ziren plazan.

Bestalde, aurten lehenengoz, ez dira pilota-partidu profesionalak egon baina harrera paregabea izan dute. Emakume zein gizonezkoen partidak jokatu ziren maiatzaren 7an.

Gaueko kontzertuak eta musika ekitaldiak jendez lepo egon dira eta egunean zehar ere giro polita eta alaia egon da. Bigarren asteburua eguraldiak ez du asko lagundu baina hala ere larunbatean herri bazkarian berriro ere giro handia egon zen eta gauean Esne Beltza nahiz eta euri azpian izan plaza jendez gainezka zegoen.

Bestalde, Udalak jai giroan gertatutako aparkalekuetako suntsiketak eta apurketak ez ditu onartzen. Otxomaio jaiak disfrutatzeko eta modu osasuntsuan disfrutatzeko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide